ILARGIAREN ALABA
IDAZLEA: Toti M. de Lezea
ARGITALETXEA: Alfaguara (sail gorrikoa)
ITZULPENA: Jose Luis Padron
LABURPENA:
Istorio hau 1.609. urtean gertatzen da gutxi gora – behera. Madalen, herri
txiki batean bizi den neskatila alai bat da. Duela gutxi gaixotasun baten
ondorioz aita eta ahizpa hil ziren eta
bere amak lurperatu egin zituen . Haiek hilez gero, Madalen eta ama ez
ziren bizi ziren txabolatik irteten etxean gizonik ez zegoenez, handik botako zituzten beldurrez. Amak orduan ideia bat du: Madalen ezkondu egingo du
herriko gazte batekin, nahiz eta oso itsusia izan.Goizean goiz abiatzen da
herrirantz . Neskatila esnatzen denean,
bakarrik aurkitzen da eta leize-zulo baterantz abiatzen da. Toki hartan herriko laborari guztiek festak
ospatzen zituzten baina oraingoan leize hau hutsik eta triste harrapatzen du
gure neskatoak. Beldurtuta, txabolarantz abiatzen da. Ama ordea ez da inondik
ageri.Hurrengo goizean herrirantz joaten da ea ama aurkitzen duen. Ama topatu
beharrean, lehengusina aurkitzen du nork
kontatzen dion haiek txabolan egoten ziren bitartean, Logroñoko Ofizio
Santukoak (inkisidoreak) iritsi zirela herrira eta hainbat herritar atxilotu
zituztela sorginkeriaz salatuta, haien
artean bere ama (Estebania).Inkisidoreek erlijio katolikoari bakarrik
jarraitzea nahi zuten eta Euskal Herriko
beste sinesmenak desagerrarazi nahian
zebiltzan.Haien ustez sorginek deabrua
gurtzen zuten, jaioberriak hiltzen zituzten,hegan egiten zuten , ukenduak
prestatzen zituzten, jendea apo bihurtzen zuten eta edozein gauza txar egiten
zuten.
Preso hartu zituzten pertsona guztiak
Logroñoko auzitegira eramateko asmoa zuten
Baina lehenago torturatu egiten zituzten sorginak zirela aitor
zezaten:Behatz potoloetatik zintzilikatzen zituzten, metalezko tresna
puntazorrotz batekin sastatzen zituzten
… Madalenek ordea bazuen ideia bat basoan bizi zen andre arraro batengana joan
zen laguntza eskatzera eta, bai, laguntza eman zion .Hauts magiko batzuk eman
zizkion ama aurkitzen zuenean(Logroñon) edateko eman behar zizkion eta hila
bezala geldituko zen . Kartzelariek hilik ikustean kanporatu egingo zuten
ziegatik, Madalenek ama hartu eta berotu
besterik ez zuen egin behar berpizteko eta ondoren etxera eramateko.
Logroñorako bidean hainbat lagun aurkituko ditu gure neskak :Mauda ,Julian …
baina arazo larri asko ere aurkituko ditu.
Lortuko al du Madalenek bere ama salbatzea?
Ala beste milaka pertsona bezala hilko zuten?
Oso liburu interesgarria iruditu zait eta 12
urtetik aurrera gomendatuko nuke. Irakur ezazue!
Onintza Goizueta, 1.B
Onintza Goizueta, 1.B
oso laburpen tentatzaile ona da, baina azkenean, zer gertatzen da bidaian?
ResponderEliminarliburua irakurrita dut baina bidaiarena ez dut asko ulertu.
esaldu ahal didazu nolako den?
Liburua irakurri du eta ez da batere ulertzen
ResponderEliminarOso aspergarria eta nekea da liburua, ez dut gomendatzen.
ResponderEliminarLaburpen ona da baina guztatuko litzaidake osoa ipintzea, ez erdia baizik :/
ResponderEliminar