2014-06-05

Hezurren ondarea (Dolores Redondo)


HEZURREN ONDAREA (Baztango triologiaren 2. Zatia)
Idazlea: Dolores Redondo
Argitaletxea: Erein
Laburpena
Amaia Salazar inspektorea Foruzaingoaren homizidioen arloko burua da eta bere senar Jamesekin eta izan berri duten seme Ibairekin bizi da Iruñean, jatorriz Elizondokoa den arren.
Jason Medinaren, Johana Marquezen hiltzailearen epaiketa egunean, Jasonek bere buruaz beste egiten du epaitegiko komunetan Amaiarentzat ohar bitxi bat utzita: “Tarttalo”. Hortik aurrera, Amaiaren arreta erakartzen duten beste gauza batzuk gertatzen dira:  Arizkungo elizan profanazioak, Quiraltek Amaiarekin bakarrik deklaratuko duela esateak…. Pixkanaka pixkanaka Amaiak informazio berria jasotzen du eta elkarrekin lotura duten krimen batzuk aurkitzen ditu. Kasu guztietan hildako emakumeek Baztanekin lotura zuten eta gorpua beso bat anputatuta agertu zen. Gainera hiltzaile guztiek bere buruaz beste egin eta sinadura bera utzi zuten: “Tarttalo”.
Amatasuna, familia harremanak eta misterioa lantzen dituen kontakizun honetan Amaiak kasua ikertu bitartean haren jatorriari buruzko gauza ugari deskubrituko ditu eta horrek Baztanen barneratzen zaituen istorio hau are interesgarriagoa egingo du.
Iritzia
Oso liburu polita iruditu zait, pertsona guztientzako egokia. Denetatik pixka bat daukanez (misterioa, elementu fantastikoak, izua, familia harremanak…) edozeini gustatuko litzaiokeela uste dut; gainera, idazleak Baztan inguruaz asko dakiela iruditzen zait eta inguruaz hainbeste datu ematen dituenez istorioan barneratzea askoz errazagoa egin zait.


Ilargi Zipitria Sinde 3.B/K