2014-01-23

Zaindari ikusezina (Dolores Redondo)

ZAINDARI IKUSEZINA
Idazlea: Dolores Redondo
Itzultzailea: Josu Zabaleta
Argitaletxea: Erein

LABURPENA:

Amaia Salazar inspektorea da Iruñan, baina jatorriz Elizondokoa da. Azkenaldian hainbat neska gazte hilik agertu dira ibai ondoan gorpuak oso modu berezian jarrita, zapatak gorpu ondoan nahita utzita bezala, arropak urratuak, pubisean “txatxingorri” bat (Baztango bailaran egiten diren opil batzuk) … Amaia ikerketa-buru izendatzen dute eta gertaeretatik hurbilago egoteko bere senar Jamesekin batera Elizondora joaten da, bere izeba Engraxiren etxera. Oso gauza bitxiak gertatzen ari dira, eta Amaia guztiz nahasi eta galduta dabil. Hilketetaz aparte, bere txikitako herrira itzultzeak haurtzaroa ekartzen dio gogora, gaixorik zegoen amak ia hil zuen eguna, geroztik izebarekin bizitako urteak… Zerbaitek ikerketan aurrera egitea oztopatzen dio, hiltzailea herriko norbait, hurbileko norbait izan daitekeelakoan dago, neskatxoak putatxo moduan jantzita ibiltzerik nahi ez duen norbait. Guztia oso nahasgarria da, Amaiaren lankidea ere oso arraro dago, ez da bileretara agertzen, Amaiaren ahizpa Florak beti bezala
jarraitzen du, ingurukoak minduz. Basoan hartza izan litekeen zerbait ikusi dutela diote. Zer ote? Hartza? Basajauna?

IRITZIA:

Hasteko esan dezadan liburua nire gustukoa izan dela, eta nota jarri beharko banio hamarretik bederatzi jarriko nioke; beraz nire lagunei irakurtzea gomendatuko nieke.
Alde batetik esan beharra dago ez dela irakurtzeko oso liburu erraza, batez ere kapituluak luzeak direlako eta irakurleak erabiltzen duen hizkuntza ez delako guztiz erraza, baina nire adineko pertsona batek irakur dezakeela uste dut.

Bestaldetik, idazleak protagonistaren sentimenduak eta pentsamenduak eta pertsonaien izaera transmititzeko erakusten duen trebezia azpimarratu nahiko nuke, izugarria iruditu baitzait. Gaia nire
gustukoa izan da, misterio izugarria du eta istorioa bizi garen lekutik hurbil kokatutakoa izanda, ulergarriagoa egin zait. Istorio honetan pertsonaia desberdinak daude, bakoitza bere izaerarekin. Nire ustez ezin daiteke esan pertsonaia bat gaiztoa dela bakarrik, den bezalakoa izateko arrazoiak ematea beharrezkoa iruditzen zait, eta baita burututako ekintzen zergatia ere.

Hau guztia kontuan hartuta berriro ere diot oso liburu interesgarria eta polita iruditu zaidala.

Ilargi Zipitria Sinde 3.B