Gau ilun batean zaratak entzuten dira Itzal Eneako etxe
abandonatuan, Fogvilleko etxe bakartienean.
Auzokide berriak dira eta hileta-auto handi eta beldurgarri
bat erabiltzen dute etxez aldatzeko.
Hurrengo gauetan musika entzuten da baina 23:33–tan musika
gelditu eta etxeko argiak itzali egiten dira bat batean. Gauero berdina.
Rebecca dantza ikastaro batera apuntatuta dago, Alice McKneeren
eskolara eta gau batean, auzokide berria Rebeccaren gelara sartu eta berarekin
dantzan hasten da. Horren aurretik batek auzokide berria ikusten du kalean eta
banpiroa dela konturatzen da, beraz, Rebbecaren gelara doa eta Leo eta Martinen
laguntzaz Rebecca banpiroarengandik babesten dute. Hortik aurrera Rebecca
anaiekin eta Batekin haserretua egoten da berak banpiroarekin dantzatu nahi
duelako eta hurrengo gauean bere bila joaten de Itzal Eneara. Beste hiruak bere
atzetik joaten dira neska babesteko asmoz eta bertan banpiroaren eta bere
Ipanema loro brasildarraren lagun egiten dira. Ipanemak kontatu zien banpiroak neska
bat bilatzen zuela eta mundu osoan zehar zebilela bere bila. Gau batean ezagutu
ziren eta dantzan egon ziren baina bat batean neskak banpiroa zela ikusi zuen
eta korrika ihes egin zuen. Hortik aurrera banpiroa neskaren bila zebilen.
Hori guztia jakinda hiru umeek eta Batek banpiroari lagundu
nahi zioten eta nesak hori nor zen aurkitu zuten. Alice McKnee zen. Dantzaldi
bat antolatu zuten Itzal Eneako lorategian eta banpiroak eta Alice McKneek
elkarrekin dantzatu zuten gau osoan eta biak batera bizitzera joan ziren
Fogvilletik kanpora.
Ilargi Zipitria Sinde 1.B
No hay comentarios:
Publicar un comentario