IZENBURUA: Belle Landetako
sirena.
ARGITALETXEA: Alfaguara
Zubia.
IDAZLEA: Mikel Garmendia.
IRUDIAK: Mikel Valverde.
LABURPENA:
Koldo eta Itziar bi
haur dira eta landetara dihoazte
oporretan.
Itziarrek bi eskola – gai
suspenditu ditu eta Koldok bat. Horregatik aste bat soilik igaroko dute
Landetan.
Kanpinera iristen direnean , korrika haien denda muntatu eta
igerilekurantz doaz.
Bazkaldu ondoren, haiei egokitzen zaie platerak garbitzea.Garbitegian dauden
bitartean marinel handikote bat hurbiltzen da, eta gurpildun – aulki batean
neska bat dakar, manta batekin tapatuta.
Marinelak neska hori oso gaizki tratatzen
du eta Itziar eta Koldoren artean jakin mina sortzen du. Bien artean plan bat asmatzen dute misterio hori
ulertzeko:gauean, marinel hori tabernan kantari egoten zen eta bitartean neska
beste aldeko igeri-tokian egon ohi
zen.Horretaz aprobetxatzen bi haurrak
neskarengana hurbiltzen dira.
Izututa ikusten dute sirena bat dela eta hark esaten die
mesedez, itsasora eramateko ez zuela marinel horren presoa izan nahi betiko.
Kasu egiten diote eta
gurpildun – aulkian itsasora eramaten dute. Sirenak esaten die ondorengo egunean
hara joateko eta haren istorioa kontatuko diela.
Horrela gure protagonistak sirena horren oso lagun egiten
dira eta hark sirenen liburutegira eramaten ditu horrela haurrak, liburuak
irakurtzen hasten dira.
Horrela haien azterketak errazago gainditzen dituzte ,
etxean liburutegitxo bat antolatzen dute…
Baina berriz ikusiko al dute Belle sirena? Jakingo al dute
bere benetako istorioa?
NIRE IRITZIA:Asko gustatu zait . Irakurri ditudan beste
liburuen oso ezberdina da.Errez irakurtzen de arren , ez zara aspertzen.
Gustatuko zaizue!
Onintza Goizueta, 1.B
No hay comentarios:
Publicar un comentario