Argitaletxea: Elkar.
Idazlea: Joyce Barkhouse.
Irudiak: (Azalekoa besterik ez du) J.F. Igartua.
Laburpena:
Micmactarrak Amerikako leinu bat dira Port Lajoyekoak ,
indioak. Istorioak kontatzen, barre
egiten, ehizatzen, etxeko lanetan pasatzen zituzten egunak.
Europarrak … iristen dira
Amerikara eta han bizitzen jartzen dira. Horiekin batera Grandville
andrea eta bere alaba Mari iristen dira, Euskal Herrikoak jatorriz.
Marik eta bere amak han pasatzen dituzte egunak. Mari
egunero aritzen da kantari eta herrikoek ahots oso liraina duela pentsatzen
dute. Beraien aita itsasgizona dela diote eta hil egin zela.
Herriko andre mihiluzeek herejeak direla esaten diote apaiz
bati eta kanpoko usadioak dituztela.Mari
eta bere ama nazkatuta micmactarrekin bizitzera joaten dira nortzuek oso ondo
tratatzen dituzte. Mari ehizan oso ona da eta gizonei zein andreei etxeko
lanetan laguntzen die.
Mari micmactar batekin ezkonduko zen baina lehenengo bera
eta amaren dirua hartu behar dute haien etxe zaharretik. Bidean istripu bat
izaten dute eta micmactarrek haien kanpamendura eramaten dute bere ama hilda
dagoelako.
Indioen kulturan ba omen dago istorio bat harri sendagarri
bati buruzkoa “Mineotaren harria” izenekoa baina azal gorrikoak sendatzeko
soilik erabili daiteke. Kaktowassesek
( horrela deitzen baita mutila) harri horren bila joatea erabakitzen du.
Lortuko al du
Mari sendatzea? Zer pasatuko da harriarekin? Micmactarrek ongi hartuko al dute
ezkontza?
Iritzia:
Asko gustatu
zait, nahiz eta irakurtzeko erraza izan oso interesgarria iruditu zait nobela
historiko hau. IRAKUR EZAZUE!!!
Onintza Goizueta, 1.B