2011-02-14

Ongi etorri eta ongi abiatu

Ongi etorri Liburutegira, irakurtzea gustuko dugunen topalekura.
Irakurri bakardadean egiten dugu, isiltasunean, eta liburuan kateatu egiten diren hitzen bitartez irudimenarekin bidaiatu, gozatu, tristetu, ezagutu eta hamaika esperientzia gehiago bizi ditugu.
Blog honetan irakurtzen ditugun liburuei buruz hitz egingo dugu, laburpenak eta iritziak idatziz.
Bakarka bizi izan ditugun esperientziak eta gogoetak besteekin partekatuko ditugu.
Tresna hementxe dago, pantailan.
Abia gaitezen, bada!

No hay comentarios:

Publicar un comentario