2011-02-23

Lezo airetik (Lander Zurutuza)

Paisajes Españoles enpresak txori-begiz egindako argazki handiak eta Lander Zurutuza lezoarraren testuak dira Lezo airetik (1959-1970) liburuaren osagaiak. Urte tarte horretan aldaketa handiak egon ziren Lezon, industria eta etxegintza nagusitu baitziren gure inguruan. Portua, Orbegozo, herrigunea, Altamira…, herri osoa aldatzen ikusten da argazkietan urtez urte. Hegazkinen hegaldiek ikuspegi zabalak eta osoak eskaintzen dizkigute eta, argazki handien ondoan, Lander Zurutuzuren testu labur bezain zehatzek historiaz janzten dituzte irudiak.
Ikusgarriak irudiak eta argigarriak testuak. Liburu honek aukera paregabe bat eskaintzen du etxekoen artean Lezoren bilakaeraz hitz egiteko, lehengo eta egungo giroaz, bizipenak berritzeko eta partekatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario