2011-02-23

Erinias taberna (Amaia Ormaetxea)

Jennifer Haydok andereñoari, lehenengo kasua ematen diote. Alan bere lagun minarekin hasten da kasua ikertzen. Etxe batean izandako sutea dela eta, nork egin duen eta zergaitik, aztertu behar du. Han Marta eta Toni ezagutzen ditu, baita bizilagunak ere, hau da Lessintarrak. Marta eta Toni Lessintarrekin bizi dira aita hil zutenetik. Jennifer egunero joaten denez Lessintarren etxera gutxi-gutxika pistak ateratzen joaten da, bai Marta eta baita Toniri esker. Nahiz eta, ia pista gehienak Erineas Tabernan zeuden. Azkenean, umeekin hitz egin eta gero, Marta izan dela susmatzen du. Hau da, berak sutea eragin zuela bere aita Erinias tabernan Elizabethekin muxukatzen ikusi zuelako. Horregatik Martak, bere aitak ama desentxufatu zuela Elizabethekin gelditzeko pentsatu zuen. Gehiago jakin nahi baduzue liburua irakurri.
Maialen Pikabea 1.A

No hay comentarios:

Publicar un comentario