2013-04-11

Izar malkoak (Fernando Morillo)

Izar malkoak
Idazlea: Fernando Morillo
Argitaletxea: Aizkorri

Laburpena:
Beñat hacker izateko bidean dabilen gazte bat da. Gau batean, diskoteka batean zegoela, neska eder bat gerturatu zitzaion eta dantzatzeko eskatu zion, mutilak, noski, baiezkoa eman zion. Dantzatu ondoren, zelai batera joan ziren eta musuka hasi zuren izarrei begira. Gero, Beñatek etxeraino lagundu zuen Maider.
Aste bat pasata Beñat lur jota zegoen. Bazekien zaila zela neska hura berarekin egotea, hala zioen bere lagun Ibonek behin eta berriro, baina Beñatek ez zuen etsi nahi. Egun batean, bere gelan zegoela, aita hurbildu zitzaion, aho zabalik, neska bat kanpoan itxoiten ari zitzaiola esanez. Beñat ziztu bizian atera zen, Maider izango zelakoaren esperoan, baina Jaione zen. Jaione liburutegian ezagutu zuen, jatorra zen, berarekin ateratzen aritua zen, nahiz eta momentu horretan ez zebiltzan elkarrekin. Hark ea beste neska batekin zebilen galdetu zion; eta, mutilak ezetz erantzun zion, ez zuela inorekin lotu nahi. Hala ere, musuka aritu ziren.
Aste baten buruan, ikerkuntza-enpresa baten web-orriko segurtasun hesiak zeharkatzen ari zela, berriro sartu zen aita gelara honako hau esanez:
Neska bat?
Berriro?
Beste bat.
Beñatek ez zuen  Maider espero, bera ez zen beste edozein neska espero zuen. Baina… Maider izango ote zen, ala beste norbait? Maider bazen, zer gertatuko zen azkenean? Norekin geratuko zen Beñat? Maiderrekin? Jaionerekin?
Liburua irakurri ezkero jakingo duzu.

Nire iritzia:
Lehenik eta behin esan dezadan liburu hau asko gustatu zaidala, eta nota jarri beharko banioke 9 jarriko nioke; beraz, nire lagunei irakurtzea gomendatuko nieke.
Alde batetik, oso liburu arina dela esan behar dut, kapituluak nahiko motzak dira, elkarrizketa ugari agertzen dira, esaldiak laburrak dira eta idazleak erabiltzen duen euskara erraza da.
Bestalde, gaia gure adinerako egokia iruditzen zait, gazteen artean garrantzi handia duen gaia baita maitasuna. Pertsonaiei dagokienez, nahiko atseginak iruditu zaizkit denak, batez ere Jaione eta Ibon, baina Maider gorrotagarria iruditu zait.
Hori guztia kontuan izanda oso liburu polita eta gazteentzako interesgarria iruditu zait.

Ilargi Zipitria 2.B

No hay comentarios:

Publicar un comentario