2012-01-27

Nur eta haize-arrosa (Toti M. de Lezea)


Nur bost urte daramatza Txinan bizitzen. Baina bere urtebetetzea denez, Larrabetzura joan da egun batzuk pasatzera. Aitona eta amonaren etxera doa eta opari ikaragarri bat aurkitzen du. Bere urtebetetzetakoa izango delakoan, oparia irekitzen hasten da... Opari horren barruan beste opari bat dago, eta horren barruan beste bat, horrela sei aldiz gutxienez. Giltza bat ikusten duenean ez dio zentzu handirik harrapatzen baina, giltza hori zein atetakoa izango den jakiteko irrikan dago. Beraz, etxe guztiko ateak probatzera joaten da. Lorategira hurbiltzen da eta etxola bat aurkitzen du, bertan Nur jartzen duen zurezko idazkun bat du. Berehala, konturatzen da berea dela etxola eta pozaren pozez saltoka hasten da. Etxolak lurrean haize-arrosa du. Haize-arrosa horrek Iparraldea non dagoen jakinarazten digu. Ziztu-bizian bere lagunei hots egiten die Haize-arrosa ikusteko eta beraien irudipenean murgilduta Iparraldera joaten dira. Troll-ak ezagutzen dituzte, Ipar argia ikusten dute, itsasontziz ibiltzen dira, hegazkinez bidaiatzen dute, iratxoak ezagutzen dituzte… Abentura zirraragarri bat bizi zuten egun hartan.
Leire Amiano 1.B

2012-01-24

Bat Pat banpiro dantzaria (Roberto Pavanello)

Gau ilun batean zaratak entzuten dira Itzal Eneako etxe abandonatuan, Fogvilleko etxe bakartienean. Auzokide berriak dira eta hileta-auto handi eta beldurgarri bat erabiltzen dute etxez aldatzeko. Hurrengo gauetan musika entzuten da baina 23:33–tan musika gelditu eta etxeko argiak itzali egiten dira bat batean. Gauero berdina. Rebecca dantza ikastaro batera apuntatuta dago, Alice McKneeren eskolara eta gau batean, auzokide berria Rebeccaren gelara sartu eta berarekin dantzan hasten da. Horren aurretik batek auzokide berria ikusten du kalean eta banpiroa dela konturatzen da, beraz, Rebbecaren gelara doa eta Leo eta Martinen laguntzaz Rebecca banpiroarengandik babesten dute. Hortik aurrera Rebecca anaiekin eta Batekin haserretua egoten da berak banpiroarekin dantzatu nahi duelako eta hurrengo gauean bere bila joaten de Itzal Eneara. Beste hiruak bere atzetik joaten dira neska babesteko asmoz eta bertan banpiroaren eta bere Ipanema loro brasildarraren lagun egiten dira. Ipanemak kontatu zien banpiroak neska bat bilatzen zuela eta mundu osoan zehar zebilela bere bila. Gau batean ezagutu ziren eta dantzan egon ziren baina bat batean neskak banpiroa zela ikusi zuen eta korrika ihes egin zuen. Hortik aurrera banpiroa neskaren bila zebilen. Hori guztia jakinda hiru umeek eta Batek banpiroari lagundu nahi zioten eta nesak hori nor zen aurkitu zuten. Alice McKnee zen. Dantzaldi bat antolatu zuten Itzal Eneako lorategian eta banpiroak eta Alice McKneek elkarrekin dantzatu zuten gau osoan eta biak batera bizitzera joan ziren Fogvilletik kanpora.

Ilargi Zipitria Sinde 1.B

Ilargiaren alaba (Toti M. de Lezea)

Istorio hau 1609. urtean  gertatzen da gutxi  gora–behera. Madalen,  herri  txiki batean bizi den neskatila alai bat da. Duela gutxi gaixotasun baten ondorioz aita eta ahizpa hil ziren  eta bere amak lurperatu egin zituen. Haiek hilez gero, Madalen eta ama ez ziren bizi ziren txabolatik irteten etxean gizonik ez zegoenez, handik botako zituzten beldurrez. Amak orduan  ideia bat du: Madalen ezkondu egingo du herriko gazte batekin, nahiz eta oso itsusia izan. Goizean goiz abiatzen da herrirantz. Neskatila esnatzen  denean, bakarrik aurkitzen da eta leize-zulo baterantz abiatzen da. Toki hartan herriko laborari guztiek festak ospatzen zituzten baina oraingoan leize hau hutsik eta triste harrapatzen du gure neskatoak. Beldurtuta, txabolarantz abiatzen da. Ama ordea ez da inondik ageri. Hurrengo goizean herrirantz joaten da ea ama aurkitzen duen. Ama topatu beharrean, lehengusina aurkitzen du nork kontatzen dion haiek txabolan egoten ziren bitartean, Logroñoko Ofizio Santukoak (inkisidoreak) iritsi zirela herrira eta hainbat herritar atxilotu zituztela sorginkeriaz  salatuta, haien artean bere ama (Estebania). Inkisidoreek erlijio katolikoari bakarrik jarraitzea nahi zuten eta Euskal Herriko beste sinesmenak desagerrarazi nahian zebiltzan.Haien ustez sorginek deabrua gurtzen zuten, jaioberriak hiltzen zituzten, hegan egiten zuten, ukenduak prestatzen zituzten, jendea apo bihurtzen zuten eta edozein gauza txar egiten zuten.
Preso hartu zituzten pertsona guztiak Logroñoko auzitegira eramateko asmoa zuten  Baina lehenago torturatu egiten zituzten sorginak zirela aitor zezaten: Behatz potoloetatik zintzilikatzen zituzten, metalezko tresna puntazorrotz batekin sastatzen  zituzten… Madalenek ordea bazuen ideia bat basoan bizi zen andre arraro batengana joan zen laguntza eskatzera eta, bai, laguntza eman zion. Hauts magiko batzuk eman zizkion ama aurkitzen zuenean (Logroñon) edateko eman behar zizkion eta hila bezala geldituko zen. Kartzelariek hilik ikustean kanporatu egingo zuten ziegatik, Madalenek ama hartu eta berotu besterik ez zuen egin behar berpizteko eta ondoren etxera eramateko. Logroñorako bidean hainbat lagun aurkituko ditu gure neskak: Mauda, Julian… baina arazo larri asko ere aurkituko ditu.
Lortuko al du Madalenek bere ama salbatzea? Ala beste milaka pertsona bezala hilko zuten?
Oso liburu interesgarria iruditu zait eta 12 urtetik aurrera gomendatuko nuke. Irakur ezazue!

Onintza Goizueta 1.B