Mostrando entradas con la etiqueta Euskara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskara. Mostrar todas las entradas

2014-06-05

Hezurren ondarea (Dolores Redondo)


HEZURREN ONDAREA (Baztango triologiaren 2. Zatia)
Idazlea: Dolores Redondo
Argitaletxea: Erein
Laburpena
Amaia Salazar inspektorea Foruzaingoaren homizidioen arloko burua da eta bere senar Jamesekin eta izan berri duten seme Ibairekin bizi da Iruñean, jatorriz Elizondokoa den arren.
Jason Medinaren, Johana Marquezen hiltzailearen epaiketa egunean, Jasonek bere buruaz beste egiten du epaitegiko komunetan Amaiarentzat ohar bitxi bat utzita: “Tarttalo”. Hortik aurrera, Amaiaren arreta erakartzen duten beste gauza batzuk gertatzen dira:  Arizkungo elizan profanazioak, Quiraltek Amaiarekin bakarrik deklaratuko duela esateak…. Pixkanaka pixkanaka Amaiak informazio berria jasotzen du eta elkarrekin lotura duten krimen batzuk aurkitzen ditu. Kasu guztietan hildako emakumeek Baztanekin lotura zuten eta gorpua beso bat anputatuta agertu zen. Gainera hiltzaile guztiek bere buruaz beste egin eta sinadura bera utzi zuten: “Tarttalo”.
Amatasuna, familia harremanak eta misterioa lantzen dituen kontakizun honetan Amaiak kasua ikertu bitartean haren jatorriari buruzko gauza ugari deskubrituko ditu eta horrek Baztanen barneratzen zaituen istorio hau are interesgarriagoa egingo du.
Iritzia
Oso liburu polita iruditu zait, pertsona guztientzako egokia. Denetatik pixka bat daukanez (misterioa, elementu fantastikoak, izua, familia harremanak…) edozeini gustatuko litzaiokeela uste dut; gainera, idazleak Baztan inguruaz asko dakiela iruditzen zait eta inguruaz hainbeste datu ematen dituenez istorioan barneratzea askoz errazagoa egin zait.


Ilargi Zipitria Sinde 3.B/K

2014-01-23

Zaindari ikusezina (Dolores Redondo)

ZAINDARI IKUSEZINA
Idazlea: Dolores Redondo
Itzultzailea: Josu Zabaleta
Argitaletxea: Erein

LABURPENA:

Amaia Salazar inspektorea da Iruñan, baina jatorriz Elizondokoa da. Azkenaldian hainbat neska gazte hilik agertu dira ibai ondoan gorpuak oso modu berezian jarrita, zapatak gorpu ondoan nahita utzita bezala, arropak urratuak, pubisean “txatxingorri” bat (Baztango bailaran egiten diren opil batzuk) … Amaia ikerketa-buru izendatzen dute eta gertaeretatik hurbilago egoteko bere senar Jamesekin batera Elizondora joaten da, bere izeba Engraxiren etxera. Oso gauza bitxiak gertatzen ari dira, eta Amaia guztiz nahasi eta galduta dabil. Hilketetaz aparte, bere txikitako herrira itzultzeak haurtzaroa ekartzen dio gogora, gaixorik zegoen amak ia hil zuen eguna, geroztik izebarekin bizitako urteak… Zerbaitek ikerketan aurrera egitea oztopatzen dio, hiltzailea herriko norbait, hurbileko norbait izan daitekeelakoan dago, neskatxoak putatxo moduan jantzita ibiltzerik nahi ez duen norbait. Guztia oso nahasgarria da, Amaiaren lankidea ere oso arraro dago, ez da bileretara agertzen, Amaiaren ahizpa Florak beti bezala
jarraitzen du, ingurukoak minduz. Basoan hartza izan litekeen zerbait ikusi dutela diote. Zer ote? Hartza? Basajauna?

IRITZIA:

Hasteko esan dezadan liburua nire gustukoa izan dela, eta nota jarri beharko banio hamarretik bederatzi jarriko nioke; beraz nire lagunei irakurtzea gomendatuko nieke.
Alde batetik esan beharra dago ez dela irakurtzeko oso liburu erraza, batez ere kapituluak luzeak direlako eta irakurleak erabiltzen duen hizkuntza ez delako guztiz erraza, baina nire adineko pertsona batek irakur dezakeela uste dut.

Bestaldetik, idazleak protagonistaren sentimenduak eta pentsamenduak eta pertsonaien izaera transmititzeko erakusten duen trebezia azpimarratu nahiko nuke, izugarria iruditu baitzait. Gaia nire
gustukoa izan da, misterio izugarria du eta istorioa bizi garen lekutik hurbil kokatutakoa izanda, ulergarriagoa egin zait. Istorio honetan pertsonaia desberdinak daude, bakoitza bere izaerarekin. Nire ustez ezin daiteke esan pertsonaia bat gaiztoa dela bakarrik, den bezalakoa izateko arrazoiak ematea beharrezkoa iruditzen zait, eta baita burututako ekintzen zergatia ere.

Hau guztia kontuan hartuta berriro ere diot oso liburu interesgarria eta polita iruditu zaidala.

Ilargi Zipitria Sinde 3.B

2013-11-26

Zeruko ateetan deika (Jordi Sierra i Fabra)

Izenburua: ZERUKO ATEETAN DEIKA
Idazlea: Jordi Sierra I Fabra
Itzultzailea: Julia Marin eta Mila Garmendia
Argitaletxea euskaraz: Giltza

Laburpena:

    Silviak 19 urte ditu eta medikuntza ikasten ari da. Bere gurasoak mediku famatuak dira, aberatsei aurpegia operatzen dieten horietakoak. Baina Silvia ez da haiek bezalakoa, neska argia eta polita da, eta boluntario  Indiako ospitale batera joatea erabakitzen du, nahiz eta gurasoak eta mutil-laguna horren aurka egon.
   
Indian gauza gogorrak ikusiko ditu eta bere pentsamenduak goitik behera aldatuko dira. Kultura berri bat ezagutu eta errespetatu beharko du, eta horretarako Elisabet Rocaren eta Giner doktorearen laguntza izango du, guraso bezala hartuko dituenak.

 Hiru mundu desberdinen artean ibiliko da. Bata Arturorena, Espainian zain duen mutilarena; bigarrena Leorena, medikuntzako ikasle gaztearena, ospitalean boluntario dagoenarena; eta azkenik Mahendra indiar gaztearena, maitatzen zituenak galdu zituen printze hinduarena, Silviari bere mundua zabalduko dionarena.

Silviak abentura honetan gauza ugari ikusi eta ikasteko aukera izango du, eta baita besteei laguntzekoa ere. Era honetan, bera nor den eta zer nahi duen jakingo du.

Iritzia:
 
Lehenik eta behin esan dezadan liburua asko gustatu zaidala, nota bat jarri behar izango banio hamarretik bederatzi jarriko nioke; beraz nire lagunei irakurtzea gomendatzen diet.

Alde batetik liburu arina dela esan beharra dago, letra handia du, kapituluak nahiko luzeak dira baina azpikapitulu motz ugari dituzte. Idazleak erabiltzen duen euskara ez da guztiz erraza, momentu batzutan hikaz hitz egiten baitu, baina niri ulergarria egin zait.

Bestaldetik gaia oso polita eta gaurkotasun handikoa iruditu zait: pobrezia, kultura ezberdinak, maitasuna…Beste kultura bat ezagutzeko eta jendea munduko beste leku batean nola bizi den jakiteko aukera ematen duen liburua da. Gainera Silviaren sentimenduak eta pentsamenduak oso era egokian azaltzen dira eta gauzak besteen ikuspegitik begiratzeko aukera ematen du. Pertsonaiei dagokienez, Silvia oso neska atsegina iruditu zait. Ez da beste neska polit batzuk bezalakoa, besteei lagundu nahi die eta oso pertsona ona eta bere buruaz ziur dagoena iruditu zait.

Hau guztia kontuan hartuta berriro ere diot oso liburu polita eta interesgarria iruditu zaidala.




2013-11-06

Ilunpeetako argi ahula (Erik L'Homme)

Izenburua: Ilunpeetako argi ahula
Bilduma: A elkartea
Idazlea: Erik L´Homme
Euskarazko edizioaren koordinatzailea: Eukene Herrera
Argitaletxea: Ibaizabal argitaletxea

Laburpena:

Jasperrek 15 urte ditu eta Parisen bizi da, bere gurasoekin. Beno, egia esan, denbora gehiena bakarrik ematen du, gurasoak kanpoan egoten direlako, baina Sabrina, etxeko langilea, etxeko lanez eta bera zaintzeaz arduratzen da. Hala ere Sabrina ez da Jasperren gelan sartzen, mutilak magia egiteko materialak baitauzka bertan. Lehenago aipatu ez dudan arren, Jasper elkarte sekretu bateko kidea da, gizakien eta izaki Berezien bizikidetzaren alde dagoen elkarte batekoa. Elkartea guztiz sekretua da, beraz, Jasperrek publikoki ezin du inoiz onartu izaki Bereziak, hau da, banpiroak, trolak eta abar edo bera bezalako agenteak existitzen direnik. Jasper altua eta zurbila da eta haren begiak eta ilea ikatza bezain beltzak dira. Magia egiten oso trebea da eta rock talde batean gaita jotzen du, bere lagun Jean-Lu eta Romurekin batera. Azken hauek ez dakite ezer elkarteari buruz, Jasperren institutuko lagunak dira. Mutilari dragoiak, ziegak era hitz joko kaskarrak gustatzen zaizkio, eta noski, Ombe, elkartzeko kide den neska zoragarri bat.
   
Jasper Walterren bulegoan sartu eta honek atzoko misioagatik zoriondu du, Fabio banpiroa bahitzea. Egia esan ez zen batere zaila izan, Fabio drogatuta baitzegoen. Elkartearen ustez trafikatzaile batzuk banpiroei droga saltzen ari dira, beraz, Jasperren hurrengo misioa hori hala den deskubritzea izango da.

Unea iritsitakoan Jasper hitzordura joan zen. Bertan lau azti eta droga saltzaile bat zeuden baina ez zituzten mutilaren galderak erantzun nahi izan eta kotxez alde egin zuten. Protagonistak motor batean jarraitu zituen.  Lantegi batean sartu eta Severino banpiroarekin elkartu ziren. Harentzat egiten zuten besteek droga. Jasper haien arteko elkarrizketa entzuten egon zen izkin batetik, baina besteak mutila bertan zegoela ohartu zirenean hitzen saiatu ziren. Mutila magiaz eginiko pentakulu batean babestu eta deabruak aztien nagusia eta droga saltzailea hil zituen. Gainontzekoek ihes egin zuten. Gero deabrua suzko bolen bidez Jasperren babesa hausten saiatu zen, alfer alferrik. Azkenean, mutilak deabrua bere mundura bidaltzea lortu zuen. Ondoren Severino agertu zen eta Jasperri droga saltzen has zedin eskatu zion. Honek ezezkoa eman eta ondorioz banpiroak kriston jipoia eman zion protagonistari, amorru bizian.  Dena den, Jasperrek, bere jakinduriari esker, banpiroa sorginkeria batekin hiltzea lortu zuen. Dena amaitutakoan, elkartearen larrialdi erantzungailuan mezu bat utzi era etxera itzuli zen.

Hurrengo goizean, elkartekoak harekin haserre zeuden. Bederatzigarren artikuluak dioenez sufre usaina dagoenean misioa utzi behar da eta Jasperrek ez zuen hala egin, araua hautsiz. Beraz bi astez misiorik gabe geratu zen.  Etxera iristerakoan ama bertan topatu zuen. Espero ez zuen bisita zen eta horrek pixka bat animatu zuen.

Iritzia:

    Lehenik eta behin esan dezadan liburua nahiko gustatu zaidala, nota jarri beharko banio hamarretik zazpi jarriko nioke; beraz gauza errazak irakurtzea gustuko duten lagunei gomendatuko nieke.

    Alde batetik esan beharra dago liburu arina dela. Letra handia du, kapituluak nahiko motzak dira eta idazleak erabiltzen duen euskara erraza da. Hori dela eta azkar eta erraz irakurtzen da eta gu baino gazteagoentzako egokiagoa dela deritzot.

     Bestaldetik, gaia nire gustukoa da, fantasiazko liburuak gustatzen baitzaizkit. Hala ere magia idazle bakoitzak modu batean deskribatzen du, eta hau ez da niri gehien gustatu zaidan modua. Istorio hau Parisen gertatzen da, mundu errealean, bertako zer aipatzen ez den arren, baina existitzen ez diren elementuak ere ageri dira: elkartea, banpiroak, deabruak… Pertsonaiei dagokienez esan daiteke protagonista bakarra Jasper dela eta gainontzekoen parte hartzea puntuala eta txikia da. Jasper oso ausarta eta berezia iruditu zait, eta zorte izugarri oneko mutila, jasandako egoeretatik salbu ateratzeagatik. Itxuraz mutil normala da: institutura doa, lagunak ditu… baina aldi berean magiarekin eta izaki Bereziekin harremana dauka, eta hori benetan gogoko dut.

    Hau guztia kontuan hartuta berriro ere diot liburu polita, interesgarria, desberdina eta irakurtzeko erraza iruditu zaidala.


Ilargi Zipitria Sinde     3.B/K

2013-04-17

Kale gorrian (Robert Swindells)

LIBURUAREN DATUAK:
Idazlea: Robert Swindells
Argitaletxea: Elkar
Saila: Izu-taupadak
(Ez du marrazkilaririk, liburu barnean irudirik ez dagoelako)

LABURPENA:
Istorio hau bi pertsonaiek kontatzen dute , kapituluak tartekatuz.Link eta Shelter da hauen izena.
Link txikitatik Bradford en bizi izan dabaina bere aitaordeak nazkatuta alde egiten du etxetik, Bradford-en lana aurkitu ez tea Londres-era joaten da, itxaropen handiekin.
Han ere ez du zorte handirik eta kalean bizitzen hasten da.Halako batean Ginger izeneko gizon bat ezagutzen du, hurak urte asko daramazki Londres-eko kaleetan, haren laguna egin eta pixkanaka, egunero aurrera ateratzen dira, portaletan lo eginez …
Shelter beti bizi izan da Londres-en, baina, apartamentu txiki batera joaten da bizitzera, nahiko zoroa dago eta kalean bizi direnen aurka dago, banaka-banaka hiltzen ditu, denak berdin- berdin jantzi eta baldosapean ezkutatzen ditu.Bere armada dela dio.Gauza da, Ginger ere armada horretan sartzen duela, Link bakarrik utziz
Link hasieran galduta sentituko da baina, lagun berri bat egingo du Gail izeneko neska bat Link-ek oraindik Ginger du buruan eta kalean dagoen bati galdetzen dio hartaz eta gizon batekin (Shelterrekin) ikusi zuela erantzuten dio.Gailek eta berak gizon horren helbidea lortzen dute eta arratsaldero hara joaten dira ikertzera eta etxean itzalik edo ikusten den aztertzen dute. Aurkituko al dute bere armadaren sekretua? Poliziari esatean txorotzat joko al ditu? Irakurri eta jakingo duzu, imajinatzen ez duzun amaiera du.

IRITZIA:
Gustatu zait, hasiera agian ez oso monotonoa delako baina, bukaera oso interesgarria da, nahiz eta izu taupadak sailean egon ez du beldur handirik ematen. Animatzen zaituztet!

Onintza Goizueta 2.B

2013-04-11

Izar malkoak (Fernando Morillo)

Izar malkoak
Idazlea: Fernando Morillo
Argitaletxea: Aizkorri

Laburpena:
Beñat hacker izateko bidean dabilen gazte bat da. Gau batean, diskoteka batean zegoela, neska eder bat gerturatu zitzaion eta dantzatzeko eskatu zion, mutilak, noski, baiezkoa eman zion. Dantzatu ondoren, zelai batera joan ziren eta musuka hasi zuren izarrei begira. Gero, Beñatek etxeraino lagundu zuen Maider.
Aste bat pasata Beñat lur jota zegoen. Bazekien zaila zela neska hura berarekin egotea, hala zioen bere lagun Ibonek behin eta berriro, baina Beñatek ez zuen etsi nahi. Egun batean, bere gelan zegoela, aita hurbildu zitzaion, aho zabalik, neska bat kanpoan itxoiten ari zitzaiola esanez. Beñat ziztu bizian atera zen, Maider izango zelakoaren esperoan, baina Jaione zen. Jaione liburutegian ezagutu zuen, jatorra zen, berarekin ateratzen aritua zen, nahiz eta momentu horretan ez zebiltzan elkarrekin. Hark ea beste neska batekin zebilen galdetu zion; eta, mutilak ezetz erantzun zion, ez zuela inorekin lotu nahi. Hala ere, musuka aritu ziren.
Aste baten buruan, ikerkuntza-enpresa baten web-orriko segurtasun hesiak zeharkatzen ari zela, berriro sartu zen aita gelara honako hau esanez:
Neska bat?
Berriro?
Beste bat.
Beñatek ez zuen  Maider espero, bera ez zen beste edozein neska espero zuen. Baina… Maider izango ote zen, ala beste norbait? Maider bazen, zer gertatuko zen azkenean? Norekin geratuko zen Beñat? Maiderrekin? Jaionerekin?
Liburua irakurri ezkero jakingo duzu.

Nire iritzia:
Lehenik eta behin esan dezadan liburu hau asko gustatu zaidala, eta nota jarri beharko banioke 9 jarriko nioke; beraz, nire lagunei irakurtzea gomendatuko nieke.
Alde batetik, oso liburu arina dela esan behar dut, kapituluak nahiko motzak dira, elkarrizketa ugari agertzen dira, esaldiak laburrak dira eta idazleak erabiltzen duen euskara erraza da.
Bestalde, gaia gure adinerako egokia iruditzen zait, gazteen artean garrantzi handia duen gaia baita maitasuna. Pertsonaiei dagokienez, nahiko atseginak iruditu zaizkit denak, batez ere Jaione eta Ibon, baina Maider gorrotagarria iruditu zait.
Hori guztia kontuan izanda oso liburu polita eta gazteentzako interesgarria iruditu zait.

Ilargi Zipitria 2.B

2012-04-20

Munduari itzulia 18 ipuinetan (Antton Irusta)



IZENBURUA: Munduari itzulia 18 ipuinetan.
ARGITALETXEA: Elkar.
SAILA: Xaguxar.
IDAZLEA: Antton Irusta.
MARRAZKILARIA: Enrique Morente.
LABURPENA:
Liburu honetan ipuin asko kontatzen dira eta ipuin bakoitza  herrialde ezberdinetako neska-mutikoek kontatzen dituzte haien bizimodua erakutsiz.Honako hauek dira agertzen direnak:
ERRUSIATIK: Alenuska  Maiorovak , “Aztia” ipuina kontatuko digu.
FINLANDIATIK: Rainek, “Eguzkiaren semea” istorioa ezagutaraziko digu.
GHANATIK: Naaku Renatek, “Kiboko hipopotamoa” ipuina azalduko digu.
JAPONIATIK: Daisukek, “Marmokak zergatik diren bigunak” ipuina helaraziko digu.
FILIPINETATIK: Edwin Floresek, “Liwayway  printzesa” -ren  ipuina kontatuko digu.
EUSKAL-HERRITIK: Josebak, “Astoa eta otsoa” izeneko bertsodun ipuina kontatuko digu.
INDONESIATIK: Kamariak, “Krokodiloaren malkoak” istorioa ezagutaraziko digu.
ESTATU BATUETATIK: Laura Mattesonek, “Erbi zuria” izeneko kontakizuna kontatuko digu.
ALASKATIK: Kipanik-ek, “Hartza eta haurra” ipuina helaraziko digu.
KATALUNIATIK: Marc  Icat i Serrat-ek “Deabruaren zubia” kondaira aipatu eta kontatuko digu.
EGIPTOTIK: Mohammed  Abdallah-k  “ Eskale azkarra” ipuina  azalduko digu.
MEXIKOTIK: Octavio-k “Untxiak zergatik dauzkan belarri handiak” ipuina kontatuko digu.
AUSTRALIATIK: Carol-ek  “Lapiko bete gatz” istorioa helaraziko digu.
INDIATIK: Sumanek, “Merkataria eta urretxindorra” izeneko ipuina ezagutaraziko digu.
KANARIAR UHARTEETATIK: Yaizak “Garajonay-ren istorioa” kontatuko digu.
GREZIATIK: Yannis-ek “Filipides” izeneko kontakizuna  helaraziko digu.
TXINATIK: Yu Lingek  “Ekialdeko horoskopoaren hamabi ikurrak” izeneko istorioa azalduko digu.
BRASILDIK: Zelinak, “Iasaren iatorioa” ezagutaraziko  digu.
IRITZIA: Asko gustatu zait ume haien bizimoduaz jakitea eta, noski, kontatu dituzten ipuinak zoragarriak iruditu zaizkit. Idazleak liburuan esaten duen bezala… ez al da gauza ederra irakurriz munduari bira ematea?
 Onintza 1.B

2012-04-18

Jara bikiak eta bikoteak


IZENBURUA: Jara  bikiak eta bikoteak.
IDAZLEA:  Jasone Osoro.
MARRAZKILARIA:  Luis Astrain.
ARGITALETXEA:  Alfaguara.
SAILA: Zubia.

LABURPENA:                      
Jara bere herri txikian bizi da, bere lagunekin. Goiz batean, ordea, herrira bi neska-mutil etortzen dira: Nora eta Xabat.  Ihintza(Jararen laguna) eta Jara oso ondo konpontzen dira Norarekin, eta Ihintzari Xabat gustatzen zaio, nahiz eta Jarari ere baina bera, Urkorekin dabil!
Neskak  eskolan ospatzen duten mozorro jaira zer eraman pentsatzeko gelditzen dira; berdin joan nahi dutelako baina azkenean Nora, abeslari ona denez, festan abesteko talde batean sartzen da eta Jara Ihintzarekin haserretzen da azken boladan oso arraro dagoelako.
Hau guztia ikusita, Jara mundu guztiarekin haserretzen da. Gurasoek esaten diote aitak lana aurkitu duela … Bartzelonan! Jarari, nahiz eta lagunekin orain deseroso sentitu, Bartzelonara joan behar izatea oso gaizki iruditzen zaio. Azkenean, gauzak hobetzen dira  Norarekin, Ihintzarekin, Urkorekin …  baina, hala ere, Bartzelonara joan behar du!
Nola esango die lagunei? Zergatik egongo da Ihintza hain arraro? Lortuko ahal du Urkorekin amaitzea?

IRITZIA:
Asko gustatu zait, batzuetan arazo gehiegi aurkezten diren arren. Erraza da irakurtzeko, letra nahiko handia duelako. Kapitulu batetik bestera irakurtzeko  gogoarekin uzten zaitu. Ez du marrazki askorik baina, lagungarriak dira.  IRAKUR EZAZUE !!! ANIMATU !!!  
Onintza 1.B

Jara Bartzelonan (Jasone Osoro)


IZENBURUA: Jara Bartzelonan.
IDAZLEA: Jasone Osoro.       
MARRAZKILARIA: (portadakoa  soilik) Alex Orbe.
ARGITALETXEA: Alfaguara .        SAILA: Zubia.
Jara Bartzelonan bizi da orain, nahiko triste dago ez duelako lagunik  eta Ihintzaren falta sumatzen du, bere lagunik hoberenarena.
Laia ezagutzen du ordea, eta berehala lagun egiten dira. Laiak, Jarari bere lagun guztiak aurkezten dizkio eta Jara, noski, poztu egiten da lagun berriak dituelako. Laiak han gazte gehienek, ikasteaz gain lan bat dutela esaten dio. Jarak gurasoei esaten die lan egin nahi duela eta  gurasoak ez daude oso ados horrekin, baina  gazteak lana aurkitzen duenean eta ume txiki bat zaintzen duenean, ideia txarra ez dela onartzen dute.
Lagunekin ateratzeak eta lanarekin aritzeak Jara aldatu egiten du eta eskolako notak jaisten hasten dira … suspentso bihurtuz.  Bera gaztea denez, bizitza bizi nahi du: lagunekin atera,… Horren ondorioz gurasoei gezurrak esaten hasten da.
Laster konturatuko da ikasketak ez direla utzi behar eta gezurretan aritzeak ez gaituela inora eramaten.
IRITZIA:    Asko gustatu zait liburua eta  nire ustez gazte gehienak identifikatuak sentituko gara.   Erraza da irakurtzen  eta azpiatalak ere baditu.Ez du irudirik baina horrela zuk irudika dezakezu. Pila bat gustatu zait IRAKUR EZAZUE!!!     
ONINTZA  1.B

2012-03-28

Port Lajoyeko sorgina (Joyce Barkhouse)

Izenburua: Port Lajoyeko sorgina.
Argitaletxea: Elkar.
Idazlea: Joyce Barkhouse.
Irudiak: (Azalekoa besterik ez du) J.F. Igartua.
Laburpena:
Micmactarrak  Amerikako leinu bat dira Port Lajoyekoak , indioak. Istorioak kontatzen, barre egiten, ehizatzen, etxeko lanetan pasatzen zituzten egunak.
Europarrak … iristen dira  Amerikara eta han bizitzen jartzen dira. Horiekin batera Grandville andrea eta bere alaba Mari iristen dira, Euskal Herrikoak jatorriz.
Marik eta bere amak han pasatzen dituzte egunak. Mari egunero aritzen da kantari eta herrikoek ahots oso liraina duela pentsatzen dute. Beraien aita itsasgizona dela diote eta hil egin zela.
Herriko andre mihiluzeek herejeak direla esaten diote apaiz bati  eta kanpoko usadioak dituztela.Mari eta bere ama nazkatuta micmactarrekin bizitzera joaten dira nortzuek oso ondo tratatzen dituzte. Mari ehizan oso ona da eta gizonei zein andreei etxeko lanetan laguntzen die.
Mari micmactar batekin ezkonduko zen baina lehenengo bera eta amaren dirua hartu behar dute haien etxe zaharretik. Bidean istripu bat izaten dute eta micmactarrek haien kanpamendura eramaten dute bere ama hilda dagoelako.
Indioen kulturan ba omen dago istorio bat harri sendagarri bati buruzkoa “Mineotaren harria” izenekoa baina azal gorrikoak sendatzeko soilik erabili daiteke. Kaktowassesek ( horrela deitzen baita mutila) harri horren bila joatea erabakitzen du.
Lortuko al du Mari sendatzea? Zer pasatuko da harriarekin? Micmactarrek ongi hartuko al dute ezkontza?
Iritzia:
Asko gustatu zait, nahiz eta irakurtzeko erraza izan oso interesgarria iruditu zait nobela historiko hau. IRAKUR EZAZUE!!!

Onintza Goizueta, 1.B

Belle Landetako sirena (Mikel Garmendia)


IZENBURUA: Belle Landetako  sirena.
ARGITALETXEA: Alfaguara  Zubia.
IDAZLEA: Mikel Garmendia.
IRUDIAK: Mikel Valverde.
LABURPENA:
Koldo  eta  Itziar bi  haur  dira eta landetara dihoazte oporretan.
Itziarrek bi eskola – gai  suspenditu ditu eta Koldok bat. Horregatik aste bat soilik igaroko dute Landetan.
Kanpinera iristen direnean , korrika haien denda muntatu eta igerilekurantz doaz.
Bazkaldu ondoren, haiei egokitzen zaie  platerak garbitzea.Garbitegian dauden bitartean marinel handikote bat hurbiltzen da, eta gurpildun – aulki batean neska bat dakar,  manta batekin tapatuta. Marinelak neska hori oso gaizki tratatzen  du eta Itziar eta Koldoren artean jakin mina sortzen du. Bien  artean plan bat asmatzen dute misterio hori ulertzeko:gauean, marinel hori tabernan kantari egoten zen eta bitartean neska beste aldeko igeri-tokian  egon ohi zen.Horretaz aprobetxatzen  bi haurrak neskarengana hurbiltzen dira.
Izututa ikusten dute sirena bat dela eta hark esaten die mesedez, itsasora eramateko ez zuela marinel horren presoa izan  nahi betiko.
Kasu  egiten diote eta gurpildun – aulkian itsasora eramaten dute. Sirenak esaten die ondorengo egunean hara joateko eta haren istorioa kontatuko diela.
Horrela gure protagonistak sirena horren oso lagun egiten dira eta hark sirenen liburutegira eramaten ditu horrela haurrak, liburuak irakurtzen hasten dira.
Horrela haien azterketak errazago gainditzen dituzte , etxean liburutegitxo bat antolatzen dute…
Baina berriz ikusiko al dute Belle sirena? Jakingo al dute bere benetako istorioa?
NIRE IRITZIA:Asko gustatu zait . Irakurri ditudan beste liburuen oso ezberdina da.Errez irakurtzen de arren , ez zara aspertzen. Gustatuko zaizue!

Onintza Goizueta, 1.B

2012-03-21

Ilargiaren alaba (Toti Mnez. de Lezea)


ILARGIAREN  ALABA
IDAZLEA: Toti M. de Lezea
ARGITALETXEA: Alfaguara (sail gorrikoa)
ITZULPENA: Jose Luis Padron
LABURPENA:
Istorio hau 1.609. urtean  gertatzen da gutxi  gora – behera. Madalen,  herri  txiki batean bizi den neskatila alai bat da. Duela gutxi gaixotasun baten ondorioz aita eta ahizpa hil ziren  eta bere amak lurperatu egin zituen . Haiek hilez gero, Madalen eta ama ez ziren  bizi ziren txabolatik irteten  etxean gizonik ez zegoenez,  handik botako zituzten beldurrez. Amak orduan  ideia bat du: Madalen ezkondu egingo du herriko gazte batekin, nahiz eta oso itsusia izan.Goizean goiz abiatzen da herrirantz . Neskatila esnatzen  denean, bakarrik aurkitzen da eta leize-zulo baterantz abiatzen  da. Toki hartan herriko laborari guztiek festak ospatzen zituzten baina oraingoan leize hau hutsik eta triste harrapatzen du gure neskatoak. Beldurtuta, txabolarantz abiatzen da. Ama ordea ez da inondik ageri.Hurrengo goizean herrirantz joaten da ea ama aurkitzen duen. Ama topatu beharrean,  lehengusina aurkitzen du nork kontatzen dion haiek txabolan egoten ziren bitartean, Logroñoko Ofizio Santukoak (inkisidoreak) iritsi zirela herrira eta hainbat herritar atxilotu zituztela sorginkeriaz  salatuta, haien artean bere ama (Estebania).Inkisidoreek erlijio katolikoari bakarrik jarraitzea nahi zuten eta  Euskal Herriko beste sinesmenak desagerrarazi  nahian zebiltzan.Haien ustez sorginek  deabrua gurtzen zuten, jaioberriak hiltzen zituzten,hegan egiten zuten , ukenduak prestatzen zituzten, jendea apo bihurtzen zuten eta edozein gauza txar egiten zuten.
Preso hartu zituzten pertsona guztiak Logroñoko auzitegira eramateko asmoa zuten  Baina lehenago torturatu egiten zituzten sorginak zirela aitor zezaten:Behatz potoloetatik zintzilikatzen zituzten, metalezko tresna puntazorrotz batekin sastatzen  zituzten … Madalenek ordea bazuen ideia bat basoan bizi zen andre arraro batengana joan zen laguntza eskatzera eta, bai, laguntza eman zion .Hauts magiko batzuk eman zizkion ama aurkitzen zuenean(Logroñon) edateko eman behar zizkion eta hila bezala geldituko zen . Kartzelariek hilik ikustean kanporatu egingo zuten ziegatik,  Madalenek ama hartu eta berotu besterik ez zuen egin behar berpizteko eta ondoren etxera eramateko. Logroñorako bidean hainbat lagun aurkituko ditu gure neskak :Mauda ,Julian … baina arazo larri asko ere aurkituko ditu.
Lortuko al du Madalenek bere ama salbatzea? Ala beste milaka pertsona bezala hilko zuten?
Oso liburu interesgarria iruditu zait eta 12 urtetik aurrera gomendatuko nuke. Irakur ezazue!

Onintza Goizueta, 1.B

Bat Pat banpiro dantzaria


Gau ilun batean zaratak entzuten dira Itzal Eneako etxe abandonatuan, Fogvilleko etxe bakartienean.
Auzokide berriak dira eta hileta-auto handi eta beldurgarri bat erabiltzen dute etxez  aldatzeko.
Hurrengo gauetan musika entzuten da baina 23:33–tan musika gelditu eta etxeko argiak itzali egiten dira bat batean. Gauero berdina.
Rebecca dantza ikastaro batera apuntatuta dago, Alice McKneeren eskolara eta gau batean, auzokide berria Rebeccaren gelara sartu eta berarekin dantzan hasten da. Horren aurretik batek auzokide berria ikusten du kalean eta banpiroa dela konturatzen da, beraz, Rebbecaren gelara doa eta Leo eta Martinen laguntzaz Rebecca banpiroarengandik babesten dute. Hortik aurrera Rebecca anaiekin eta Batekin haserretua egoten da berak banpiroarekin dantzatu nahi duelako eta hurrengo gauean bere bila joaten de Itzal Eneara. Beste hiruak bere atzetik joaten dira neska babesteko asmoz eta bertan banpiroaren eta bere Ipanema loro brasildarraren lagun egiten dira. Ipanemak kontatu zien banpiroak neska bat bilatzen zuela eta mundu osoan zehar zebilela bere bila. Gau batean ezagutu ziren eta dantzan egon ziren baina bat batean neskak banpiroa zela ikusi zuen eta korrika ihes egin zuen. Hortik aurrera banpiroa neskaren bila zebilen.
Hori guztia jakinda hiru umeek eta Batek banpiroari lagundu nahi zioten eta nesak hori nor zen aurkitu zuten. Alice McKnee zen. Dantzaldi bat antolatu zuten Itzal Eneako lorategian eta banpiroak eta Alice McKneek elkarrekin dantzatu zuten gau osoan eta biak batera bizitzera joan ziren Fogvilletik kanpora. 

Ilargi Zipitria Sinde 1.B

Nur eta irlandar gnomoa (Toti Mnez. de Lezea)


Udarako egun batean amonak Nur deitu du. Etxeko zakarrontzian irlandar gnomo bat aurkitu du eta Nurrek ikustea nahi du. Nurrek 9 urte ditu eta Larrabetzun bizi da, aita eta amarekin eta kaleko beste aldean amona aitona eta bere txakurra, Kuka. Lagunak ere baditu.
Nur amonaren etxera joatean gnomoa non dagoen galdetu dio eta ikustera joan da. Ez du aurkitu, zakarrontziaren atzean dago eta ikustea zaila egingo zailo.
Amona siestan dago eta Nur gmomoa ikustera joan da.
Iritzia:
Gustatu zait, fikzio asko daka eta nire ustez ez da gure adinetakoentzat. Nahiago ditut beste liburu batzuk baina ni baino txikiagoak direnei gomendatuko nieken.
Marrazkiak hoberena da, oso ondo marraztuta daudelako.
Nota bat jarri behar banioke 7,5 jarriko nioke.
Janire Fernandez, 1.B

Andoitz eta lurralde ezkutuak (Fernando Morillo)

ARGITALETXEA: Ibaizabal
SAILA:Gaztetxo.
IDAZLEA:Fernando Morillo.
IRUDIAK:Igor Fernandez.
LABURPENA:
Andoitz , hamar urteko mutiko irudimentsu bat da. Bere lehengusuek barre egiten diote horregatik.Orain dela gutxi bere ama desagertu egin zen eta aitona erotu.
Egun batean bazkari bat eduki zuten aitonaren etxean eta Andoitzek bakarrik egon nahi zuelako, ganbarara igo zen. Han ispilu arraro bat aurkitu zuen eta iruditu zitzaion ispiluaren bestaldetik norbait hipnotizatzen ari zitzaiola eta ispiluaren barrenera zeramala.
Korrika behera jaitsi eta Enarari bere arrebari kontatu zion guztia. Arrebak esan zion, ikusi nahi zuela eta ganbarara igo ziren.
Bai, gertatu zen Andoitzek pentsatutakoa: ISPILUAK JAN ZITUEN!!!
Ondoren lurralde arraro batean agertu ziren. Turroi baten antzeko burua zuen izaki batek agurtu zituen eta hamabi begi zituen.
Orduan orro baten antzeko ohiu bat entzun zuten Kpagok (horrela deitzen zen izaki hura) esan zien inguma bat zela, nork izakien burutan sartu eta kontrolatzen zituen.
Korrika Kpagok ate magiko bat ireki eta barrura sartzen da. Enara eta Andoitzek ere ez dute han momentu batean ere gelditu nahi eta barrura sartzen dira.

Onintza Goizueta, 1.B 

2012-01-27

Nur eta haize-arrosa (Toti M. de Lezea)


Nur bost urte daramatza Txinan bizitzen. Baina bere urtebetetzea denez, Larrabetzura joan da egun batzuk pasatzera. Aitona eta amonaren etxera doa eta opari ikaragarri bat aurkitzen du. Bere urtebetetzetakoa izango delakoan, oparia irekitzen hasten da... Opari horren barruan beste opari bat dago, eta horren barruan beste bat, horrela sei aldiz gutxienez. Giltza bat ikusten duenean ez dio zentzu handirik harrapatzen baina, giltza hori zein atetakoa izango den jakiteko irrikan dago. Beraz, etxe guztiko ateak probatzera joaten da. Lorategira hurbiltzen da eta etxola bat aurkitzen du, bertan Nur jartzen duen zurezko idazkun bat du. Berehala, konturatzen da berea dela etxola eta pozaren pozez saltoka hasten da. Etxolak lurrean haize-arrosa du. Haize-arrosa horrek Iparraldea non dagoen jakinarazten digu. Ziztu-bizian bere lagunei hots egiten die Haize-arrosa ikusteko eta beraien irudipenean murgilduta Iparraldera joaten dira. Troll-ak ezagutzen dituzte, Ipar argia ikusten dute, itsasontziz ibiltzen dira, hegazkinez bidaiatzen dute, iratxoak ezagutzen dituzte… Abentura zirraragarri bat bizi zuten egun hartan.
Leire Amiano 1.B

2012-01-24

Bat Pat banpiro dantzaria (Roberto Pavanello)

Gau ilun batean zaratak entzuten dira Itzal Eneako etxe abandonatuan, Fogvilleko etxe bakartienean. Auzokide berriak dira eta hileta-auto handi eta beldurgarri bat erabiltzen dute etxez aldatzeko. Hurrengo gauetan musika entzuten da baina 23:33–tan musika gelditu eta etxeko argiak itzali egiten dira bat batean. Gauero berdina. Rebecca dantza ikastaro batera apuntatuta dago, Alice McKneeren eskolara eta gau batean, auzokide berria Rebeccaren gelara sartu eta berarekin dantzan hasten da. Horren aurretik batek auzokide berria ikusten du kalean eta banpiroa dela konturatzen da, beraz, Rebbecaren gelara doa eta Leo eta Martinen laguntzaz Rebecca banpiroarengandik babesten dute. Hortik aurrera Rebecca anaiekin eta Batekin haserretua egoten da berak banpiroarekin dantzatu nahi duelako eta hurrengo gauean bere bila joaten de Itzal Eneara. Beste hiruak bere atzetik joaten dira neska babesteko asmoz eta bertan banpiroaren eta bere Ipanema loro brasildarraren lagun egiten dira. Ipanemak kontatu zien banpiroak neska bat bilatzen zuela eta mundu osoan zehar zebilela bere bila. Gau batean ezagutu ziren eta dantzan egon ziren baina bat batean neskak banpiroa zela ikusi zuen eta korrika ihes egin zuen. Hortik aurrera banpiroa neskaren bila zebilen. Hori guztia jakinda hiru umeek eta Batek banpiroari lagundu nahi zioten eta nesak hori nor zen aurkitu zuten. Alice McKnee zen. Dantzaldi bat antolatu zuten Itzal Eneako lorategian eta banpiroak eta Alice McKneek elkarrekin dantzatu zuten gau osoan eta biak batera bizitzera joan ziren Fogvilletik kanpora.

Ilargi Zipitria Sinde 1.B

Ilargiaren alaba (Toti M. de Lezea)

Istorio hau 1609. urtean  gertatzen da gutxi  gora–behera. Madalen,  herri  txiki batean bizi den neskatila alai bat da. Duela gutxi gaixotasun baten ondorioz aita eta ahizpa hil ziren  eta bere amak lurperatu egin zituen. Haiek hilez gero, Madalen eta ama ez ziren bizi ziren txabolatik irteten etxean gizonik ez zegoenez, handik botako zituzten beldurrez. Amak orduan  ideia bat du: Madalen ezkondu egingo du herriko gazte batekin, nahiz eta oso itsusia izan. Goizean goiz abiatzen da herrirantz. Neskatila esnatzen  denean, bakarrik aurkitzen da eta leize-zulo baterantz abiatzen da. Toki hartan herriko laborari guztiek festak ospatzen zituzten baina oraingoan leize hau hutsik eta triste harrapatzen du gure neskatoak. Beldurtuta, txabolarantz abiatzen da. Ama ordea ez da inondik ageri. Hurrengo goizean herrirantz joaten da ea ama aurkitzen duen. Ama topatu beharrean, lehengusina aurkitzen du nork kontatzen dion haiek txabolan egoten ziren bitartean, Logroñoko Ofizio Santukoak (inkisidoreak) iritsi zirela herrira eta hainbat herritar atxilotu zituztela sorginkeriaz  salatuta, haien artean bere ama (Estebania). Inkisidoreek erlijio katolikoari bakarrik jarraitzea nahi zuten eta Euskal Herriko beste sinesmenak desagerrarazi nahian zebiltzan.Haien ustez sorginek deabrua gurtzen zuten, jaioberriak hiltzen zituzten, hegan egiten zuten, ukenduak prestatzen zituzten, jendea apo bihurtzen zuten eta edozein gauza txar egiten zuten.
Preso hartu zituzten pertsona guztiak Logroñoko auzitegira eramateko asmoa zuten  Baina lehenago torturatu egiten zituzten sorginak zirela aitor zezaten: Behatz potoloetatik zintzilikatzen zituzten, metalezko tresna puntazorrotz batekin sastatzen  zituzten… Madalenek ordea bazuen ideia bat basoan bizi zen andre arraro batengana joan zen laguntza eskatzera eta, bai, laguntza eman zion. Hauts magiko batzuk eman zizkion ama aurkitzen zuenean (Logroñon) edateko eman behar zizkion eta hila bezala geldituko zen. Kartzelariek hilik ikustean kanporatu egingo zuten ziegatik, Madalenek ama hartu eta berotu besterik ez zuen egin behar berpizteko eta ondoren etxera eramateko. Logroñorako bidean hainbat lagun aurkituko ditu gure neskak: Mauda, Julian… baina arazo larri asko ere aurkituko ditu.
Lortuko al du Madalenek bere ama salbatzea? Ala beste milaka pertsona bezala hilko zuten?
Oso liburu interesgarria iruditu zait eta 12 urtetik aurrera gomendatuko nuke. Irakur ezazue!

Onintza Goizueta 1.B

2011-03-27

Kanpai hotsen misterioa ( Xabier P. Docampo)


Eiranovako herrian erloju berria jarri dute elizan.Ondo dabil, eta eman beharreko danbaikadak ematen ditu gauerdiko 12:00-ak arte, eman beharreko 12 danbaikaden ordez 13 dambaikada ematen dituenean.Hor hasten da nahaste borrastea. Xes,herriko alkateak, elrojularia tripak aldatzera beheartu zuen naiz eta honek ongi zeudela esan...Eta arrazoia zeukan, hurrengo gauerdian 13 danbaikada eman baitzituen. Kristina eta bere lagunek, herriko talde bat, hainbat arrasto aurkituko dituzte erruduna salatzeko.Baino ez dute erraza izango, mezuen esanahia lortzeko errota zahar baten barrura sartu, berandu arte kalean ibili... Eta horrelako hamaika eta bat gauza egin beharko dituzte, baino bereziki buruari asko eragin.

Liburu honetan,nire ustez, alde batetik istorioaren edukia oso ulerkorra da, ongi azalduta dagoelako, baina bestalde batzuetan, ez beti, idazlea gehiegi luzatzen da. Bukaera zozoa duen arren, erruduna aurkitzen dutenean salatzen ez dutelako, asko gustatu zait,liburua misterioz josita dagoelako, eta gainera, ematen dizuten mezuen esanahia zuk bilatu behar duzulako, adibidez hitz labirintoa . Beraz eta esandako gauza guztiengatik, liburu hau asko gustatu zait.
Itsaso Arruti, 1.A

Nur eta oihan misteriotsua (Toti Martinez de Lezea)


Nurren gurasoak kanpoan pasatu zuten asteburu bat. Asteburua aprobetxatuz Nur bere Patxi lagunarekin eta bere osabarekin aitite eta amamaren lorategira joan ziren. Oso handia baita. Orduan bere bidaian lagundu behar zioten bi mutiko ere joan ziren bere aitite eta amonaren etxera. Biadaiarako prest zeuden… Lorategia oso handia zen, oihan bat zirudien. Esploratzen hasi ziren leku on bat bilatu arte. Leku ona bilatu zutenean kanpin-denda montatu eta afaltzen hasi ziren. Histori batzuk kontatu eta ohera joan ziren. Hurrengo egunean altxor bilaketa egin zuten. Altxor bilaketan katu batzuk aurkitu zituzten eta beraiekin jolasten egon ziren. Azkenean Nurek altxorra aurkitu zuen. Altxorra txokolatezko txanponak ziren. Gero kanpamentuan jan eta etxera bueltatu ziren. Nurek oso ondo pasatu zuen. Liburu hau izugarri polita da, asko gustatu zait abentura pila daukalako eta gainera misteriozkoa delako, liburua arin irakurtzen da eta erraza da ulertzeko . Liburu hau gomendatzen dizuet.

Itsaso Arruti 1.A