2012-04-20

Munduari itzulia 18 ipuinetan (Antton Irusta)



IZENBURUA: Munduari itzulia 18 ipuinetan.
ARGITALETXEA: Elkar.
SAILA: Xaguxar.
IDAZLEA: Antton Irusta.
MARRAZKILARIA: Enrique Morente.
LABURPENA:
Liburu honetan ipuin asko kontatzen dira eta ipuin bakoitza  herrialde ezberdinetako neska-mutikoek kontatzen dituzte haien bizimodua erakutsiz.Honako hauek dira agertzen direnak:
ERRUSIATIK: Alenuska  Maiorovak , “Aztia” ipuina kontatuko digu.
FINLANDIATIK: Rainek, “Eguzkiaren semea” istorioa ezagutaraziko digu.
GHANATIK: Naaku Renatek, “Kiboko hipopotamoa” ipuina azalduko digu.
JAPONIATIK: Daisukek, “Marmokak zergatik diren bigunak” ipuina helaraziko digu.
FILIPINETATIK: Edwin Floresek, “Liwayway  printzesa” -ren  ipuina kontatuko digu.
EUSKAL-HERRITIK: Josebak, “Astoa eta otsoa” izeneko bertsodun ipuina kontatuko digu.
INDONESIATIK: Kamariak, “Krokodiloaren malkoak” istorioa ezagutaraziko digu.
ESTATU BATUETATIK: Laura Mattesonek, “Erbi zuria” izeneko kontakizuna kontatuko digu.
ALASKATIK: Kipanik-ek, “Hartza eta haurra” ipuina helaraziko digu.
KATALUNIATIK: Marc  Icat i Serrat-ek “Deabruaren zubia” kondaira aipatu eta kontatuko digu.
EGIPTOTIK: Mohammed  Abdallah-k  “ Eskale azkarra” ipuina  azalduko digu.
MEXIKOTIK: Octavio-k “Untxiak zergatik dauzkan belarri handiak” ipuina kontatuko digu.
AUSTRALIATIK: Carol-ek  “Lapiko bete gatz” istorioa helaraziko digu.
INDIATIK: Sumanek, “Merkataria eta urretxindorra” izeneko ipuina ezagutaraziko digu.
KANARIAR UHARTEETATIK: Yaizak “Garajonay-ren istorioa” kontatuko digu.
GREZIATIK: Yannis-ek “Filipides” izeneko kontakizuna  helaraziko digu.
TXINATIK: Yu Lingek  “Ekialdeko horoskopoaren hamabi ikurrak” izeneko istorioa azalduko digu.
BRASILDIK: Zelinak, “Iasaren iatorioa” ezagutaraziko  digu.
IRITZIA: Asko gustatu zait ume haien bizimoduaz jakitea eta, noski, kontatu dituzten ipuinak zoragarriak iruditu zaizkit. Idazleak liburuan esaten duen bezala… ez al da gauza ederra irakurriz munduari bira ematea?
 Onintza 1.B

2012-04-18

Jara bikiak eta bikoteak


IZENBURUA: Jara  bikiak eta bikoteak.
IDAZLEA:  Jasone Osoro.
MARRAZKILARIA:  Luis Astrain.
ARGITALETXEA:  Alfaguara.
SAILA: Zubia.

LABURPENA:                      
Jara bere herri txikian bizi da, bere lagunekin. Goiz batean, ordea, herrira bi neska-mutil etortzen dira: Nora eta Xabat.  Ihintza(Jararen laguna) eta Jara oso ondo konpontzen dira Norarekin, eta Ihintzari Xabat gustatzen zaio, nahiz eta Jarari ere baina bera, Urkorekin dabil!
Neskak  eskolan ospatzen duten mozorro jaira zer eraman pentsatzeko gelditzen dira; berdin joan nahi dutelako baina azkenean Nora, abeslari ona denez, festan abesteko talde batean sartzen da eta Jara Ihintzarekin haserretzen da azken boladan oso arraro dagoelako.
Hau guztia ikusita, Jara mundu guztiarekin haserretzen da. Gurasoek esaten diote aitak lana aurkitu duela … Bartzelonan! Jarari, nahiz eta lagunekin orain deseroso sentitu, Bartzelonara joan behar izatea oso gaizki iruditzen zaio. Azkenean, gauzak hobetzen dira  Norarekin, Ihintzarekin, Urkorekin …  baina, hala ere, Bartzelonara joan behar du!
Nola esango die lagunei? Zergatik egongo da Ihintza hain arraro? Lortuko ahal du Urkorekin amaitzea?

IRITZIA:
Asko gustatu zait, batzuetan arazo gehiegi aurkezten diren arren. Erraza da irakurtzeko, letra nahiko handia duelako. Kapitulu batetik bestera irakurtzeko  gogoarekin uzten zaitu. Ez du marrazki askorik baina, lagungarriak dira.  IRAKUR EZAZUE !!! ANIMATU !!!  
Onintza 1.B

Jara Bartzelonan (Jasone Osoro)


IZENBURUA: Jara Bartzelonan.
IDAZLEA: Jasone Osoro.       
MARRAZKILARIA: (portadakoa  soilik) Alex Orbe.
ARGITALETXEA: Alfaguara .        SAILA: Zubia.
Jara Bartzelonan bizi da orain, nahiko triste dago ez duelako lagunik  eta Ihintzaren falta sumatzen du, bere lagunik hoberenarena.
Laia ezagutzen du ordea, eta berehala lagun egiten dira. Laiak, Jarari bere lagun guztiak aurkezten dizkio eta Jara, noski, poztu egiten da lagun berriak dituelako. Laiak han gazte gehienek, ikasteaz gain lan bat dutela esaten dio. Jarak gurasoei esaten die lan egin nahi duela eta  gurasoak ez daude oso ados horrekin, baina  gazteak lana aurkitzen duenean eta ume txiki bat zaintzen duenean, ideia txarra ez dela onartzen dute.
Lagunekin ateratzeak eta lanarekin aritzeak Jara aldatu egiten du eta eskolako notak jaisten hasten dira … suspentso bihurtuz.  Bera gaztea denez, bizitza bizi nahi du: lagunekin atera,… Horren ondorioz gurasoei gezurrak esaten hasten da.
Laster konturatuko da ikasketak ez direla utzi behar eta gezurretan aritzeak ez gaituela inora eramaten.
IRITZIA:    Asko gustatu zait liburua eta  nire ustez gazte gehienak identifikatuak sentituko gara.   Erraza da irakurtzen  eta azpiatalak ere baditu.Ez du irudirik baina horrela zuk irudika dezakezu. Pila bat gustatu zait IRAKUR EZAZUE!!!     
ONINTZA  1.B